Eztanda arrosa Uharte Arakilen

Guaixe 2026ko ekainaren 22a

Igor Arrietak piztu zuen Uharte Arakilgo San Juanetako festen suziria, kuadrillek bere alde prestatutako kamiseta arrosa jantzia zuela. 

Honakoan sorpresa gordetzea ezinezkoa izan zen, Igor Arrietak "zerbait" susmatu zuelako, baina suziria pizteak "ilusio handia" egin ziola aitortu zuen. Uharten jaiotako zortzi haurrei zapia jarri zien, Txomin Huarte alkatearekin batera. Ordurako auzatea prest zegoen, plazan. Erraldoi eta buruhandien eta Aiztondo peñaren kalejirekin lehertu zen kolore arrosa izan zuen festak.