Uharte Arakilgo Udalak herri lurretako bost larreren aprobetxamendua enkante bidez eman apirilaren 30ean. Legeari jarraituz, udalak jakinarazi du enkantean larreengatik eskaintza egin baina eskuratu ez zutenek jasotako eskaintza hobetzeko aukera dutela. Sexteoa da. Hala egin nahi dutenek udaletxeko idazkaritzan idatziz edo ahoz adierazi beharko dute. Dauden eskaintzak garilaren 7ko 14:00ak arte hobe daitezke. Eskaintzak jasoz gero, udalak lau eguneko epean enkantea eginen du.
Guztira zazpi lote dira enkante bidez esleituko direnak. Eniz parajeko larreagatik egindako behin behineko esleipena 974 eurotan egin da. Sargaizko larreak, berriz, 195 euro eskaini dituzte. Uherkaburuko bi larrengatik eskaintza 1.140 eurokoa da. Berroetakoagatik 880 euro eta, azkenik, Berastegiko dermioko larreagatik 180 euro eskaini dituzte.