Uharte Arakilgo Udalak oniritzia eman ondoren, Nafarroako Gobernuak Uharte Arakilgo Itxesi auzoko 14 jabeen erkidegotarako esku hartze orokor proiektu izendapena onartu zuen 2022ko garilean. Itxesi kaleko 1, 3, 5, 7, 9, 11, 13, 15, 17, 19, 21, 23, 25 eta 27 zenbakiak hartzen ditu proiektuak. Uharte Arakilgo Udalak foru administrazioari eskatu zion proiektuaren indarraldia luzatzeko, Itxesi auzoko etxebizitzak udalaren birgaitze politikaren lehentasunezko xede direlako. Orain Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilari Begoña Alfaro Garciak aipatu proiektua beste lau urtez luzatzea onartu du.
Aukera baliatuta zazpi atarietako eraikinak zaharberritu zituzten. Ingurutzaile termikoa jarri zuten fatxadan, teilatua berritu zuten haren gainean eta azpian isolatzaile jarrita eta teila berriak jarrita. Proiektua luzatuta, gainerako zazpi atariek aukera izanen dute zaharberritze lanak egiteko. Elkarrekin eginda ekonomikoki merkeago, administrazio bide azkarragoak eta eraikuntza eta arkitektura konponbide homogeneoagoak eskaintzen du.