EAJren zuzendaritza Aralarren batzartu da

Guaixe

Eusko Alderdi Jeltzaleko Euskadi Buru Batzarreko kideak Aralarren. EAJ

Ospatu zen estreinako Alderdi Eguna izan zuen horrela gogoan alderdiak. 

EAJren Euzkadi Buru Batzarrak (EBB) asteroko batzarra Aralarren egin zuen atzo, irailak 21. Izan ere, ostiralean 50 urte beteko dira jeltzaleen jai nagusia mendi gain horretan ospatu zela. EAJk igandean, irailaren 27an, ospatuko du bere Alderdi Egunaren 50. edizioa. Gasteizko Forondako zelaietan izanen da. 

EBBren bileran, ohikoa denez, Imanol Pradales Gil lehendakaria ere egon zen. Bilkurak jeltzaleen zuzendaritzak belaunaldi berriendako bereziki egindako testua onetsi zuen. Jeltzaleek azaldu dutenez, idatzi horrek "tarte berezia izango du igandeko Alderdi Eguneko ekitaldi politikoan". Alderdi Egunean hitza hartuko dute EBBren buru Aitor Esteban Bravok, Pradales lehendakariak eta Elene Bilbao EGIko kideak. Aurtengo ospakizunak Alderdia Bizi leloa du.

Erlazionatuak