Uharte Arakilgo Udalak hiri jarduketarako plan berezi bat onartu zuen lastailaren 6ko bilkuran. Haren bidez Erreka kalearen 44. zenbakian dagoen eraikin baten dentsitatea handitu eta bi etxebizitza egiteko aukera izanen du eskaera egin zuen pertsonak.