Uharte Arakilgo Udalak antolatutako memoria ekitaldian eraildakoen senideek hitz egin zuten: Silverio Astiz Lacunza alkate izandakoaren eta haren Silverio Astiz Ezcurdiaren senideak eta Victor Martirena Alegriarenak. Gogoratu zuten Martiarenaren gorpua identifikatu zutela, baina aita-semeen gorpuak oraindik ez dituztela opatu. Aldi berean iragana ez ahazteko deia egin zuten.