Abuztuaren 8an, larunbata, 13:30etik aurrera, Ze bero fest antolatu du Uharte Arakilgo Itxesi Tabernak: Kale eta Ansorena selektak, Iruinyard sound system, Papadog, DJ Dresss, PPR Aurka eta Teodosio de Goñi ariko dira, eta afaltzeko artzai hainburgesak izanen dira, eta mugatuak izanen direla jakinarazi dute.
Abuztuaren 9an ospatuko dute uharte arakildarrek San Donato eguna; 11:00etan meza izanen da Beriaingo San Donato ermitan, eta ondoren Uharte Arakilgo Udalak eskainitako gosaria eta Olloko Udalak eskainitako pastak eta kafea izanen dira.
| Iraila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | ||||