Sorterrian festa bihar

Guaixe 2017ko urr. 6a, 13:49

Elkartasunaren indarrez, askatasunera! leloa du Unanun bihar ospatuko den jaialdiak: Sorterrian fest. Ospakizuna Unanuko, Dorraoko eta Iruñeko Arrosadiako eta Azpilagañako auzotarrek antolatu dute. Iñaki Marinen askatasuna ospatuko dute. Horretarako, besteak beste, musika talderen batek zor zion kontzertua eskainiko dio.

Egitaraua
18:00 Aurkezpena, plazan.
18:15 Dantzak, plazan.
19:00 Malastrazas taldearen kontzertua.
20:00 Kalejira, auzatea eta argazkia.
21:30 Afaria.
00:00 Embajada, Josu Jon Imas eta Skabidean taldeen kontzertuak. Ondoren, dj-kin gaupasa.