Nafarroako Gobernuak Kirolaren 2017ko Urrezko eta Zilarrezko Dominak nori eman zizkion jakinarazi zuen herenegun. Gaur, berriz, Kirol eta Gazteriako Nafarroako Institutuak Kirol Merituaren Ohorezko Aipamenak nori eman dizkion jakinarazi du. Seikote bat da eta haien artean dago Jose Mari Mercero Lizarraga. Unenuarrari aitortza emanen diote “bere bizitasunagatik eta bere kirol ibilbide luzeagatik”. Gobernutik nabarmendu dutenez, “78 urterekin hainbat atletismo probatan parte hartzen segitzen du, emaitza garrantzitsuak lortuz”. Hainbat kirol proben antolakuntzan egindako lana ere aitortu diote.
Bestalde, jakina denez, Komunitateko Kirolaren zilarrezko domina jasoko dutenen artean Pello Garcia arakildarra eta Migel Ulaiar etxarriarra daude.