Saltoka!

Guaixe 2018ko ekainaren 22a

Su gainean saltoka ibili nahi duten unanuarrak mediku-kontsultategiko plazan elkartuko dira iluntzean. 20:30ak aldera bi su piztuko dituzte; txikia, haurrendako eta nahi duten adinduendako eta handia, helduendako. Nahiko salto eta brinko egin eta gero afaria izanen da.