Unanuk hartuko du Ergoienako Eguna

Guaixe 2018ko ira. 21a, 14:02

Joan den urteko Ergoienako eguneko azoka.

Ergoiendarrak, bai helduak bai gazteak, elkarrekin ibarreko eguna ospatzea. Ergoienako hiru herrietako biztanleek elkarrekin partekatzeko festa egun bat. Helburu horrekin hasi ziren joan den urtean Ergoienako Eguna ospatzen. Lizarragan izan zen aurrena eta hari lekukoa Unanuk hartu dio aurten. Ospakizunaren egitaraua Ergoienako Bira lasterketak abiaraziko du. Parte-hartzaileek 09:00etatik aurrera eman dezakete izena. Proba, berriz, 10:00etan hasiko da. Unanura joaten direnek, korrikalariez aparte, hainbat artisauen lana bilduko duen azoka izanen dute ikusgai. Sari banaketaren ondoren bazkaltzera eseriko dira. Erredakzioa ixterakoan 60tik gora ziren izena emandakoak. Bazkaldu ondoren animazioa izanen da.