Su gainean saltoka

Guaixe 2019ko eka. 22a, 12:29
Gazteak kontsultategi ondoko zelaitxoan, han piztuko dute sua.

sua eta jatekoak ez dira faltako.

Udako solstizioa ospatzeko unanuarrak mediku-kontsultategiko plazan elkartuko dira. 20:30ak aldera bi su piztuko dituzte: txikia eta handia. Aurrenekoan haurrak ariko dira saltoka eta atzenekoan helduak. Salto egitez ase eta gero, tripa asetzeko garaia iritsiko zaie eta afaria izanen da.