Arrasto hori gehiago

Guaixe 2020ko eka. 30a, 15:04

Ibilgailuak herriko edozein tokitan aparkatzea eragotzi nahi da.

Unanuko Kontzejuak denbora gutxian bigarren aldiz arrasto horiak margotu ditu herrian barna. Ibilgailuak non ezin diren aparkatu adierazi nahi dute horrela. Joan den urtean margotu zituzten arrastoak estreinakoz, baina Jesus Mari Balda Mercero kontzeju-buruak esan digunez, “ez diote kasurik egiten”. Unanuarren joan-etorrietarako edo larrialdi zerbitzuendako traba dira gaizki aparkatutako ibilgailu horiek. 

Gehien-gehienak Beriain mendiak erakarritako mendizaleen autoak dira. Herrian aparkatzen dute batzuk. Besteek herri gainean dagoen ur biltegiaren ondoan, Irristagorren, edo Iturtxikin. Ibilgailuak han aparkatuta baso lanetan ari direndako eta abeltzainendako trabak sortzen dira. Gainera, abereek edo animaliek aparkatutako ibilgailuetan kalteak sor ditzakete. Horregatik, Unanuko Kontzejua herri aparkaleku bat egiteko lur sail egoki baten bila ari da, bere jabetzakorik ez baitu. 

Erlazionatuak