San Pedro festak ospatuko dituzte Unanun

Guaixe 2022ko eka. 27a, 14:28

Unanuko festak. ARTXIBOA

Garagarrilaren 29 Unanuko egun garrantzitsuenetariko bat da; San Pedro eguna. Meza eginen dute, eta garilaren 1etik 3ra sanpedroak ospatuko dituzte. 

San Pedro Unanuko saindua da. Herriko eliza haren omenezkoa da, eta bertan eginen dute garagarrilaren 29an, 18:00etan, sainduaren eguneko meza. Ondoren, merendua eginen dute. Txupinazoa ostiralean jaurtiko dute, hiru eguneko festei hasiera emanez. 

Unenuko San Pedro festen egitaraua

Garagarrilak 29, Asteazkena

  • 18:00 Meza.
  • 18:45 Beinduba. 

Garilak 1, ostirala

  • 09:00 Gosaria.
  • 12:00 Txupinazoa eta trikitixa.
  • 12:15 Auzatea.
  • 15:00 Herri bazkaria, elkartean.
  • 17:30 Trikitixa.
  • 20:00 Auzatea.
  • 20:30-22:00 / 00:00-04:00 Kenbat taldearen emanaldia, plazan.

Garilak 2, larunbata

  • 12:00 -14:00 Haurrendako puzgarriak.
    Txaranga eta poteoa.
  • 15:00 Herri bazkaria.
  • 16:30-19:30 Haurrendako puzgarriak eta jokoak.
  • 18:00-20:00 Txaranga.
  • 20:00 Auzatea.
  • 20:30-22:00 / 00:30-04:30 Alaiki taldearen emanaldia, plazan.

Garilak 3, igandea

  • 11:00 Pilota partiduak.
  • 12:00 -14:00 Txaranga.
  • 15:00 Herri bazkaria.
  • 18:00-20:00 Txaranga.
  • 20:00 Auzatea.
Erlazionatuak

Urteak pasa ahala

Erkuden Ruiz Barroso 2020 eka 29 Unanu