Literatura solasaldia Alaine Agirrerekin

Guaixe 2022ko aza. 14a, 11:16

Alaine Agirre idazlea. WIKIPEDIA

Abenduaren 1ean, osteguna, Liburu dasta ekimenaren literatur solasaldia izanen da Unanuko Denok bat elkartean. 

Sakanako Mankomunitateko Berdintasuna eta Euskara zerbitzuek Liburu dasta: Literatur solasaldiak idazleekin ekimena antolatu dute. Oraingoan bi gonbidatu izanen dira: Alaine Agirre eta Leire Ibarguren. Hortaz, abenduaren 1ean, osteguna, 18:30ean, Unanuko Denok bat elkartean, Alaine Agirren idazlea Karena liburuaz ariko da. Amatasunarekin normalean isilpean eta ezkutuan gertazen diren hainbat gai agerian utzi ditu idazleak liburuan. 

Liburu dastaren hurrengo deialdia abenduaren 12an, astelehena, izanen da, eta Leire Ibarguren idazlearekin Petare: Miren Egigurenen puskak liburuaz hitz eginen dute parte hartzaileek, Iortian. 

 
Erlazionatuak

"Sentitzen dut nobela honetan emakume pila bat daudela"

Eneida Carreño Mundiñano eta Erkuden Ruiz Barroso 2022 aza 29 Unanu