egitaraua

Unanun mamuxarroak eta muttuak kalera

Guaixe 2025ko ots. 25a, 14:26

Mamuxarroak eta muttuak 2024ko Unanuko ihoteetan. ARTXIBOA

Martxoaren 2an eta 4an, igandea eta asteartea, ospatuko dituzte Unanuko ihoteak.

Txuriz jantzita, gerriko beltz edo gorri, kriskitinak soinean eta aurpegian metalezko kattola daramatela aterako dira mamuxarro gazteak martxoaren 2an, larunbatean, eta helduak 4an, asteartea, Unanuko eskolatik. Kalean gora eta behera ariko dira, zigorra eskuan dutela, Mamuxarro xirri, xarro, zer emango dizut, zazpina uzker afarirako, zata begi gorri, urtian behin etorri esaldiarekin zirikatzen dien jendearen atzetik. Mamuxarroekin muttuak joango dira; kolore biziko soinekoarekin edo gonarekin janzten dira, eta ez daramatzaten kriskitinik; mamuxarroei jo beharreko jendearen berri ematen die. Eskuetan zigorra daramatzate ere.

2025eko Unanuko ihoteak

Martxoak 2 igandea

Mamuxarro gazteak

16:45 Mamuxarro eta muttu gazteak eskoletatik ateratzen dira, eta argazkietarako tarte bat egonen da. Ondoren, jendearen atzean hasiko dira.

17:45 Gazta, txistorra eta ardoa auzatea, elizaren atean.

Ondoren, mamuxarroak etxez etxe puska biltza, akordeoiarekin.

21:30 Puska biltzan jasotakoarekin herri afaria, Denok bat elkartean.

Martoxak 4 asteartea

Mamuxarroak

16:45 Mamuxarro eta muttu helduak eskoletatik ateratzen dira, eta argazkietarako tarte bat egonen da.

Ondoren, jendearen atzean hasiko dira.

17:45 Gazta, txistorra eta ardoa auzatea emanen dute. Gero, mamuxarroak etxez etxe puska biltza joanen dira.

21:30 Herri afaria, Denok Bat elkartean.