Militarren ariketak Unanu aldean

Guaixe 2025ko eka. 9a, 10:54

Militarrak Unanun sartzen. ARTXIBOA

Hainbat ibilgailutan joan dira.

Militarrek, beste behin, Unanura jo dute, handik mendirantz joan eta militarren ariketak egiteko. Lau furgoneta handitan iritsi dira militarrak Unanura gaur 08:30 aldera. Espainiako armadak Aitzoainen duen kuartelean egoitza duen America infanteriako Erregimentua 66, Mendi Ehiztariena da ibarreko mendiak praktiketarako leku gisa hartzen duena. Soldaduak trebatzeko mendi martxak, eskalada, auto erreskate praktikak edo bestelakoak egiten dituzte.

 

Erlazionatuak