egitaraua

Mamuxarroen herria

Guaixe 2026ko otsailaren 13a

2025eko Unanuko ihoteak. ARTXIBOA

Otsailaren 15ean eta 17an, igandea eta asteartea, aterako dira Unanuko mamuxarroak eta muttuak. Otsailaren 14an piperropilak prestatuko dituzte. 

Otsailaren 14tik 17ra, larunbatetik asteartera, ospatuko dituzte Unanuko ihoteak. Pertsonaia nagusia mamuxarroa izanen da. Bitan aterako dira kalera, igandean gazteak eta asteartean nagusiak.

Mamuxarroa zuriz jantzita doa, gerriko beltz edo gorria daramate, kriskitinak soinean, eta aurpegian metalezko kattola. Eskuan makil luzea eramaten dute, eta jendearen atzetik korrikan ibiltzen dira zigorra emateko prest. Jendeak Mamuxarro xirri, xarro, zer emango dizut, zazpina uzker afarirako, zata begi gorri, urtian behin etorri esaldiarekin zirikatzen ditu.

Muttuak kolore biziko soinekoarekin edo gonarekin janzten dira, eta ez daramatzaten kriskitinik; mamuxarroei jo beharreko jendearen berri ematen die. Eskuetan zigorra daramatzate ere.

2026ko Unanuko inauteriak

Otsailak 14 larunbata

Arratsaldean, Piperropilak prestatu.

Otsailak 15 igandea

MAMUXARRO GAZTEAK

16:45 Mamuxarro eta muttu gazteak eskoletatik ateratzen dira, eta argazkietarako tarte bat egonen da. Ondoren, jendearen atzean hasiko dira.

17:45 Gazta, txistorra eta ardoa auzatea, elizaren atean.
Ondoren, mamuxarroak etxez etxe puska biltza, musikarekin.

Iluntzean, Puska biltzan jasotakoarekin herri afaria, Denok bat elkartean.

Otsailak 17 asteartea

MAMUXARROAK

16:45 Mamuxarro eta muttu helduak eskoletatik ateratzen dira, eta argazkietarako tarte bat egonen da.
Ondoren, jendearen atzean hasiko dira.

17:45 Gazta, txistorra eta ardoa auzatea emanen dute. Gero, mamuxarroak etxez etxe puska biltza joanen dira.

21:30 Herri afaria, Denok Bat elkartean.