Gobernuaren oniritzia Unanuko urbanizazioari

Guaixe 2026ko uztailaren 14a

Aurreikusitako urbanizazioa. ARTXIBOA

Hamabost familia bakarreko etxeak egin daitezke. 

Nafarroako Gobernuak behin betiko onartu du Ergoienako hirigintza planaren aldaketa. Unanura eramaten duen NA-7102 errepidearen eta Ondazko bidearen arteko bi partzela, frontoiaren ondoan daudenak, eraikigarria bihurtzeko eskatu zuen Construcciones Iruek SMk. Aurreikusitakoaren arabera, partzelaren erdian kale bat eraikiko litzateke, errepidea eta bidea lotuko lituzkeena. Kale berriaren bi aldeetara gehienez familia bakarreko gehienez 15 etxebizitza bakartu eraikiko lirateke.  

Erlazionatuak