Garabatos kontzertuan

Guaixe 2015ko uzt. 17a, 13:45

Gaur, 20:00etan, Urdiaingo igerilekuan.

Garabatos taldeak, hau da, Irati Lasak (ahotsa), Asier Palominok (baxua), Iñaki Gascok (gitarra), Gaizka Ocañak (gitarra) eta Mikel Manerok (bateria) kontzertua eskainiko dute gaur Urdiaingo igerilekuan. Hara hurbiltzen direnak rock and rollaren doinu klasikoen bertsioekin gozatzeko aukera izanen dute. Guns and Roses, Marea, ACDC, Platero y Tu, Los del Rayo eta beste aletuko ditu boskoteak.

Erlazionatuak

Rockanroll zirriborroak

Guaixe 2015 mai 15 Altsasu