Eusliendako deia

Guaixe 2017ko ots. 13a, 13:14

Etzi, 17:30ean, herriaren etxean bilera izanen da. Gurasoak eredu izanik, seme-alaben euskararen erabileran eragin nahi duen ekimena da Eusliek.

Kezka bati erantzunez sortu zen Eusliek ekimena: Urdiaingo haurren artean gaztelania gero eta gehiago erabiltzen dute. Herriko txikienen artean euskararen erabilera sustatzeko Eusliek kanpainak antolatu zen, gurasoen jarreran eragin eta haiek seme-alabendako eredu bihur zitezen. Gurasoen jarrera eta jokabidea abiapuntu izanda, haurren hizkuntza ohituretan eragin nahi zen. Hala, gurasoen hizkuntza ohituretan eragin nahi izan zen.

Eusliek, edo guraso eusleen ekimena, garagarrilean egin zen. 21 gurasok, astero txandakatuz, txapa bat zuten eusleak zirela adierazten zuena. Haiekin euskaraz hitz egiteko gonbidapena zen hura. Ekimena bere horretan gelditu zen eta segida emateko zer egin daitekeen aztertuko dute gaurko bilera gurasoek eta Urdiaingo Udaleko ordezkariek.