Irigoienek jaso ditu Udako Argazki Lehiaketako sariak

Guaixe 2017ko ira. 28a, 18:58
Francis Irigoien Eroski Bidaiak agentzian Joseba Sesmaren eskutik saria jasotzen.

Francis Irigoien urdiaindarra izan da www.guaixe.eus-en bidez antolatutako udako argazki lehiaketako irabazlea. Berak egindako bi argazkik jaso dute epaimahaiaren eta publikoaren sariak.  Eroski Bidaiak-ek oparitutako Costa Dauradan hiru lagunendako (bi nagusi eta ume bat) astebeteko egonaldia da sari bat. Eta, bestea, Kiki argazki-dendak oparitutako sorpresa. Aste honetan jaso ditu sariak Irigoienek.

Francis Irigoien Kiki Argazki-dendan Kiki Asensioren eskutik saria jasotzen.

Erlazionatuak