Autoa ibaira erori eta onik atera ziren

Guaixe 2017ko aza. 6a, 12:18

Horixe gertatu zitzaien atzo 06:00etan lau gazteri. Urdiaingo San Pedroko bidetik herrirantz joaten zirela, errotako zubian ibilgailua bidetik atera eta Arakil ibaira erori zen. Zorionez barruan zihoazen lau gazteak, hiru iturmendiar eta etxarriar bat, onik atera ziren. Foruzaingoa ezbeharra ikertzeaz arduratu zen. Garabia batek autoa ibaitik atera zuen. Zubiko baranda erabat hautsita gelditu zen. Bide berean, norabide berean, baina basoko errekako zubian beste istripu bat izan zen iraila hasieran.

Argazkiak: Foruzaingoa.