San Juan bezperan, arratsaldeko zazpitan abiatu ziren udaletxetik San Juan kantaita kantatuko zuten neskak, jantzi tradizionalekin, herriko eta Burundako txistulariez lagunduta, San Juan ermitarantz. Han, mezaren ondoren, sua piztu eta San Juan kantaita abesten hasi ziren herriko neskak, uzta ona eskatzeko. Ordurako prest zegoen udaletxeak eskainitako auzatea: lukainka, gazta eta ardoa. Eta segituan hasi ziren su gaineko saltoak. Ondoren herrira igo ziren urdiaindarrak, auzoz-auzo merendatzeko.