Gure Zirkuak Urdiainen jarriko du karpa

Guaixe 2018ko ira. 13a, 08:00

Irailaren 21, 22 eta 23an bost saio eginen dituzte euskal zirkugileek. Sarrerak dagoeneko salgai daude

Gure Zirkua zirku tradizioan oinarritutako zirkoa da, hortaz, herriz herri karpa jartzen du emanaldiak egiteko. Urdainera irailaren 21ean iritsiko da, eta bost saio egonen dira ostiraletik igande bitartean. Herriko futbol zelaian jarriko dute karpa. Nafarroa Oinez ekimenak antolatu du ikuskizuna.

Bost saio eginen dituzte Urdiainen: irailaren 21ean, ostiralean, 19:00etan; irailaren 22an, larunbatean, 17:00etan eta 19:30ean, eta irailaren 23an, igandean, 12:00etan eta 17:00etan. 

Euskal artistak biltzen dituen ikuskizuna da Gure Zirkua. Iker Galarza aktorea dago ekimenaren atzean. Arte zirzensearen estiloak biltzen dira ikuskizunean helburu bakar batekin: "ongi pasatzea eta pasaraztea. Trapezistak, akrobatak, magoak eta pailazoak egonen dira, besteak beste, zirkuan”. Galarzaren hitzetan emanaldi bakoitzean magia sortzea da artisten helburua.

Sarrerak dagoeneko salgai daude ticketea.com web orrian 12 eurotan.

Erlazionatuak