Aurten hiru kale berrituko dira

Guaixe 2019ko ots. 2a, 10:53

Emakumea Kaluxa kalean.

Urdiainen hiru kaletan eginen dira aurten: Kaluxan, Bentalden eta De Felipe. David Oroz Alonso alkateak jakinarazi digunez, hiru karriketan sareak eta zorua berrituko dira. Kaluxako lanak Nafarroako Gobernuak finantza ikuspegitik jasangarriak diren inbertsioen artean sartu zituen eta horretarako 231.396,92 euroko diru-laguntza eman du. Lanak emateko prozedura urtea bukatu aurretik egin behar izan zuen udalak eta emanak daude. Beste bi kaleetako lanak emateko daude, ordea.  

Lan horiek guztiak eragin zuzena izanen du Urdiaingo Udalaren aurrekontuan, lanengatik handitu eginen delako. Hala ere, ur hornidura, saneamendu eta euri-uren sareak berritzeko lanak Sakanako Mankomunitateak ordainduko ditu, bere eskumena delako.

Erlazionatuak