"Egun bai egun honek San Juan dirudi, ez da San Juan baina hala alunbra bedi; goazen San Juanera gaur arratsean, etorriko gerala bihar goizian...". Bukatzerakoan, "orain arte belar, hemendik aurrera gari" eskatu zuten, uzta ona, alegia. Ondoren hasi zen auzatea: txorizoa, gazta, eta Urdiaingo zilarrezko tazetan zerbitzatutako ardoa. Suari salto egin ondoren, herrira igo eta auzoka afaldu zuten urdiaindarrek.