Ikono baten erretratu sakandarrak

Guaixe 2019ko urr. 22a, 12:49
Enrique Villareal 'El Drogas' 'Solo quiero brujas...' lan berria eskuan duela. MMN

Enrique Villareal 'El Drogas' musikariaren lan berrian parte hartu du Idoia Zufiaurre 'Chuffi' urdiaindarrak. Abeslariak bost disko kaleratu ditu, eta bakoitzak ilustratzaile baten irudia du, tartean artista sakandarrarenak

Solo quiero brujas en esta noche sin compañia lan berria kaleratu zuen urriaren 4an Enrique Villareal El Drogas-ek. 42 abesti biltzen dituzten bost diskoek osatzen dute lana. Eta disko bakoitzaren irudia ilustratzaile batek egin du. Haietako batek marka sakandarra du: Idoia Zufiaurre Chuffiren lanak ilustratzen du Timbre Acustico diskoa. Abeslariaren hiru erretratu egin ditu artista urdiaindarrak diskoa ilustratzeko. 

Idoia Zufiaurre Chuffiren eta Enrique Villareal El Drogasen arteko harremana aspaldi hasi zen. 2015. urtearen amaieran Villarealek Zapatillas para volar haiku liburua publikatu zuen, eta poema liburuaren azala eta ilustrazioak Chuffik egin zituen. Hortaz, diskoaren "istorio berri honekin" hasi zenean, "niregan pentsatu zuela esan zidan". Urdiaindarrak baietz esan zion, nahiz eta hasieran "non sartu naizen" pentsatu zuen.

Erretratuak
Diskoa ilustratzeko eskakizuna egi ziotenean, udaberrian, Chuffi erretratuak egiten ari zen eta ilustrazioak egiteko "askatasun osoa" zuenez, El Drogasen bi erretratu egin zituen eta hirugarren ilustrazioa abeslaria sorbaldaz ateratzean da: "nire estilora eraman nuen". Abeslariarekin "berarekin lan egiteko konfiantza" duenez, eroso aritu dela esan du artistak. Akustikoa da nirea eta horregatik oso argia da". Inspiratzeko Chuffiri diskoaren hainbat abesti eman zioten, eta "etengabe" entzuten ari zela sortu zituen erretratuak. Artearen munduan dena "atzorako" denez, denbora tarte handia ez zuen izan marrazkiak sortzeko, beraz, "ez nion buelta asko eman, erokerietan sartu gabe" sortu zituen ilustrazioak. 

Chuffik egin dituen erretratuak oso errealistak dira, Villareal "oso argi antzematen" da. Izan ere, artistarendako "El Drogas ikono bat da". Hortaz, artista bakoitzak lan egiteko askatasuna zuenez, "ikonokoak diren elementuak" goraipatu ditu urdiaindarrak: "bizarra, zapiak... Nik beti berdin ikusi dut". Gainera, Chuffiren estiloa ere marrazkien koloreetan ikusten da: "Timbre Acustico zen niri ilustratzea egokitu zitzaidan diskoa, eta horregatik marrazkiak oso argiak eta koloretsuak dira".

Bost diskok osatzen dute El Drogasen Solo quiero brujas en esta noche sin compañia lan berria: Timbre Acustico, Timbre Oxidado, Timbre Canalla y Bullanga, Timbre Fundido eta Timbre Equivodo. Bost disko, bost gai, bost estilo eta, ondorioz, bost ilustratzaile. El Drogasen lan guztietan bezala, lan berrian ere aldarrikapenerako, amorruarendako, dekadentziarako, baita "abesti motelendako" lekua ere badago. Diskoekin batera, liburu bat dator txantrearraren lan berrian. 

Bost disko, bost ilustratzaile
Artista sakandarra ez ezik, Altsasuko auziagatik zigortutako gazte altsasuarren alde Altsasuko frontoiko horman murala egin zuen Elias Taño artistak ere parte hartu du diskoetako baten ilustrazioan. 

Villareal "oso gertuko" pertsona dela esan du Zufiaurrek: "liburua egin genuenean berarekin egoteko aukera izan nuen eta oso noble da". Oraingoan, aldiz, diskoa urriaren 4an kaleratu zuenetik "ez denez gelditu", ez du berarekin hitz egiteko aukera izan. Hala ere, ilustrazioak gustatu zaizkiola iritsi zaio. Disko berriaren ilustrazioak eta diseinua Koldo Villarealek, abeslariaren anaiak, egin ditu. 

Erlazionatuak

Irudimenak hegan egiteko liburua

Erkuden Ruiz Barroso 2015 abe 26 Urdiain