Istripu ikusgarria Kaluxako lanetan

Guaixe 2019ko aza. 25a, 14:22
Deskargatzerakoan kamioiari zama mugitu eta ibilgailuak lurrean bukatu du. UTZITAKOA

Kamioi bat irauli da, baina zorionez ez da zauriturik izan

Kaluxa kaleko sareak eta zorua berritzeko lanetan istripu ikusgarria izan da gaur 10:00ak aldera. Lanetarako harea eraman duen iraulki kamioiak karga deskargatzeko iraulkia erabat jaso du. Guztiz zelaia ez zen toki batean egin du hori eta zama alde batera mugitu zaio, kamioia lurrera botaz.  Ezbeharrean ez da inor zauritu. Hala ere, kamioia erortzean eraikuntza enpresako furgoneta azpian hartu du. 14:00ak aldera jaso du garabiak istripua izandako kamioia. 

Bestela, David Oroz Alonso alkateak azaldu digunez, Kaluxako lanak martxa onean doaz. Abenduan despeditu behar zituzten lanak, baina aste honetan eginen dute. Baina kaleetako lanek urdiaindarrei udaberriraino ez diete bakerik emanen, De Felipe eta Bentalde kaleetako sareak eta zorua berritzeko lanak orduan despedituko baitira. 

Erlazionatuak

Kaluxa hankaz gora

Guaixe 2019 urr 28 Urdiain