COVID-19 gaixotasunak eragindako pandemia gehiago ez zabaltzeko osasun agintariek emandako gomendioei jarraituz, Urdiaingo Udalak ezin ditu San Pedro festak antolatu eta, horregatik, ospakizunak bertan behera gelditu direla jakinarazi du udalak. Jakinarazpen horrekin batera urdindarrei zaintzeko eskaera egin die udalak. Urdindarren festa egutegian hurrengo ospakizuna andramabuztuko festak dira, agorrilaren 14an eta 15ean ospatzen direnak.