Haizkan taldearen kontzertua

Guaixe 2022ko eka. 8a, 09:11
Haizkan taldeko kideak.

Ekainaren 10ean, ostiralean, Urdiaingo taldea Lakuntzan egonen da. 

Haizkan musika taldeak Sorginak tabernako pintxo pote musikatuan kontzertua emanen du ostiralean, ekainaren 10ean, 20:00etan. Taldeak Etsi EPa kaleratu dute eta izen bereko bideoklipa publikatu dute. Rock inguruan mugitzen dira, eta taldearen abestiek bizitzan gertatzen zaien gauzen inguruan hitz egiten dute, "ezin dugu esan musika oso positiboa egiten dugunik, momentuz".