Urdiainen aurten hamahiru kinto daude: Ainhoa Astiz Lopez de Goikoetxea, Asier Astiz Lopez de Goikoetxea, Jon Aierbe Senar, Amets Ariztizabal Vicente, Iker Begiristain Andueza, Arane Zufiaurre Goikoetxea, Pablo Senosiain Galarza, Leire Urtasun Ruiz, Peru Urteaga Leiñena, Amaiur Irigoien Garcia, Adur Irigoien Garcia, Beatriz Alice de Sousa Almeida eta Odei Otxoa-Errarte Flores. Baina egun hauetako ospakizunera kinto zaharrak eta gazteak batuko zaizkie, 50 gazteko kuadrilla ederra osatuz. Otsailaren 9tik 11ra izanen dituzte kinto ospakizunak, eta irauten duten egunetan kintoak baserritarrez jantzita ibiliko dira, eta festari doinua trikitilariek jarriko diote.
Ohi bezala, kintoek urtea uraren erritoaren egitekoarekin hasi zuten. Ohi bezala, emakumezko eta gizonezko bat arduratzen dira iturrira ura hartzera joateaz, eramateaz eta zerbitzatzeaz. Aurten Amaiur Irigoien Garcia eta Pablo Senosiain Galarza izan dira.
2024ko Urdiaingo kintoen egitaraua
Otsailak 9 ostirala
15:00 Bazkaria.
17:30 Ospakizuneko gastuei aurre egiteko axuri baten zozketarako txartelak salduko dituzte herrian barna. Euro batean eskuratu daitezke txartelak. Ondoren, poteoa.
22:00 Afaria.
24:00 Parranda, antroan (frontoipeko lokalean).
Otsailak 10 larunbata
12:00 Zortzikoa, duela 25 eta 50 urte kinto izandakoek dantzatuko dute. Herriko kintaden eguna. Poteoa
15:00 Bazkaria.
17:30 Baserrietara, eskatu eta, esker onez, dantza eginen dute. Bueltan, antrora.
18:30-21:30 Dantzaldia, Aitziber elkartean.
22:00 Afaria.
24:00 Parranda, antroan.
Otsailak 11 domeka
11:00 Gosaria, hartara txistulariak gonbidatuko dituzte.
12:00 Zortzikoa plazan. Ondoren, auzatea eskaini eta axuriaren zozketa eginen dute.
15:00 Bazkaria.
17:30 Etxez etxeko kinto eskea.
22:00 Afaria, eta parranda antroan.