Otsailaren 10ean, larunbata, mantaguna izanen da Urdiainen, eta arpilerazko mantak edo zakuak soinean, aurpegia estalita eta zigorra eskuan aterako dira urdiaindarrak Mantaguna, guna, guna, guna, zakuan kunkuna abesten dutenen atzea ariko dira.
Otasilaren 11n eta 13an, igandea eta asteartea, momoxarroak aterako dira: eskuetan zigorra eramanen dute, aurpegia estalita, farak bizkarrean eta haietako batzuek ardi narrruak daramatzatela soinean, beste batzuek ohe estalkiak eta besteren batzuek txano konikoa. Momoxarro xirrikiti xarro, esportero molinero, zaia janda putza gero, arre konpañero abesten dutenen atzean zigortzeko asmoz ariko dira.
Urdiaingo ihoteetako egitaraua
Otsailak 10 larunbata
Mantaguna
16:30 – 20:00 Mozorrotuak kalean.
Otsailak 11 igandea
17:00 - 20:00 Momoxarro txikiak.
Ondoren, txokolate jana, plazan.
Otsailak 13 asteartea
17:00 – 20:00 Momoxarro handiak.
Ondoren, kuadrillen sorgin afariak.