Eskuetan zigorra zutela, aurpegia estalita, farak bizkarrean eta haietako batzuek soinean ardi narrruak edo ohe estalkiak zeramatzatela agertu ziren. Horiek ziren momoxarroak. Urdiaingo kaleak asteartea arratsaldean hartu zituztenak eta jendea berotzeko asmoz haien atzetik lasterka ibili zirenak. Ospakizunak Palestinan bizi den egoera salatzeko bide eman zuen ere.