Martxoaren 1ean, larunbata, mantaguna ezkilak jo eta mantagunen jaitsiera izanen da, Urdiaingo Gazte Asanbladak antolatuta. Martxoaren 4an, astearte inauteri eguna, ezkil jotzearekin momoxorruak jaitsiko dira. Igandean, martxoaren 2an, momoxarro txikien eguna izanen da ere.
Mantagunak arpilerazko mantak edo zakuak darama soinean, aurpegia estalita eta ikusteko bi zuloekin begietan. Eskuan zigorra dute eta jendea berotzeko prest daude; zirikatu nahi dituenak Mantaguna, guna, guna, zakuan kunkuna kantatu behar diete. Momoxarroek soinean ardi narruak, ohe estalkiak edo bestelako jantziak daramatzate; guztiek aurpegia estalita eta farak dituzte, nondik dabiltzan jakiteko. Jendea zigorrekin berotzen ariko dira, eta Momoxarro xirrikitixarro, esportero molinera, zaia janda puntza gero, arre konpañero errepika erabiltzen duten herritarren atzetik ibiliko dira.
2025eko Urdiaingo dioteak
Martxoak 1 larunbata
18:00 Eskil jotzea eta Mantagunain jaitsiera.
20:00 Amaiera etxajua eta Mantagunain argazkia, plazan.
21:30 Afaria, gaztetxean.
00:30 - 03:00 AM Hours pintxada, gaztetxean.
Martxoak 2 igandea
Arratsaldean, momoxarro txikiak aterako dira.
Martxoak 4 asteartea
18:00 Ezkil jotzea eta momoxarruen jaitsiera.
20:00 Amaiera etxajua eta momoxorruen argazkia, plazan.