Benigno Mendia Hamarrretik hamar! urdindar ezagunaren heriotzaren hamargarren urteurrenean egun osoko omenaldi-egitaraua antolatu dute herritarrek. Etxajuaren ondoren ongi etorria, aurreskua, auzatea eta txaranga izanen dira, eta eguneko ekimen nagusienetako bat bazkaria izanen da; parte hartzeko tiketak Urdiaingo Kaluxa, harategian eta ileapaindegian, Olaztin Barandi tabernan eta Altsasun Kukuerreka elkartean salgai daude, helduek 25 eurotan, eta haurrak (15 urtera arte) 12 eurotan. Ondoren, besteak beste, musika eta bideo emanaldia izanen dira.
Benigno Mendia Hamarretik hamar! egitaraua
Urriak 11 larunbata
Urdiaingo plazan
12:00 Etxajua
Ongi etorria eta aurreskua
Auzatea
Txaranga
15:00 Bazkaria eta kantaita.
20:00 Musika: Arrixku taldearen kontzertua.
21:00 Bokatada.
21:30 Bideo emanaldia.
22:30 Musika: Kitziki taldearen kontzertua.
* Eguraldi txarrarekin 20:00etatik aurrerako ekimenak frontoian izanen dira.