Sei gazte dira aurten kintoak Urdiainen: Nahia Goikoetxea Agirre, Ihart Goikoetxea Garde, Aran Artola Galarza, Inhar Urteaga Leiñena, Asier Zubiria Gomez eta Oskia Zubiria Olague. 2008an jaiotakoekin batera, ospakizunean parte hartu zuten kinto gazteak, kinto zaharrek eta beti kintoek. Guztira 32 gaztek. Kinto ospakizunetan guztiak baserritarrez jantzita ibili dira. Kinto eskean trikitilaria eta pandero jolea izan dituzte lagun.
Plazan zortzikoa dantzatu zuten kintoek domeka eguerdian. Javier Zelaiaren esanetara, dantza entseguak ilbeltzaren 9an hasi zituzten. Ordutik astearte eta ostiraletan, 19:30tik 20:30tara, frontoian entseatu dute. Kintoekin batera, duela 25 urte kinto izandakoak ere trebatu dira, larunbat eguerdian zortzikoa dantzatu baitzuten. Izan ere, larunbatean herriko kintada guztien eguna ospatu zen Urdiainen, urdindar bakoitzak bere kintoekin bazkaldu zuen.
Kinto urdiaindarrek urtean zehar egiteko bakarra dute, eta hori egina dute, urtea hasi berritan iturrira joan eta ur berria hartzen baitute. Aurten egiteko hori Inhar Urteaga Leiñenak eta Oskia Zubiria Olaguek bete zuten.