atletismoa

XX. Aitzkibil, aurten Urdiainen

Guaixe 2026ko maiatzaren 12a

19. Aitzkibil lasterketa, Bakaikun. ARTXIBOA

Maiatzaren 16an, larunbata, Tintiniturri, Aitzkozar eta Bakarrekoetxea elkarteek antolatutako Aitzkibil lasterketa solidarioa jokatuko da, Urdiainen. Yala Nafarroa Palestinarekin elkartea lagunduko du. 

Maiatzaren 16an jokatuko da XX. Aitzkibil lasterketa solidarioa, Urdiainen. Urdiaingo Tintiniturri, Iturmendiko Aitzkozar eta Bakaikuko Bakarrekoetxea elkarteek antolatzen dute, eta aurten Yala Nafarroa Palestinarekin elkartea lagunduko du.

Haurren lasterketak 17:00etan hasiko dira, eta helduen proba 18:00etan. Proba luzeak 7,6 km ditu eta hiru herriak batuko ditu, eta laburrak 4,3 km eta Urdiain eta Iturmendi artean jokatuko da. Izena ematea zabalik dago Dantzaleku-Sakana.com webgunean eta egunean bertan Urdiaingo Tintiniturrin (haurrak doan eta helduek 10 euro). Askaria eta oparia izango da denondako, eta irabazleendako trofeoak.