Hizketan

Ziordiarrak Txoria txori kantatzen

Guaixe 2014ko irailaren 5a

Ziordiko txupinazoa bota ondoren auzatea izan da. Eztarria garbitu ondoren kantan hasi dira ziordiarrak. Lehen kantua Txoria txori izan da, hemen entzungai dagoena. Jesus Mari Alegria Urtiagak eta Juan Manuel Mendibek gitarra doinuak jarri dituzte. Pello Miranda izan da herritarrak kantura animatu dituenetako bat.