36ko estatu kolpearen ondoren hildako eta errepresaliatuei aitortza ekitaldia

Guaixe 2016ko urr. 28a, 08:51

Toti Martinez de Lezea Ziordiko irakurleekin bildu zenekoa.

Domekan, 12:30ean, udaletxean.

Memoria historikoari eskainitako hilabetea etzi despedituko dute Ziordian. Egitaraua ixteko Ziordiko udalak pleno berezia eginen du domekan. 1936ko estatu kolpearen ondoren hildako 13 ziordiarrak eta herriko errepresaliatu guztien aitortza eginen du udalak bilkuran. Hura despeditu ondoren, ekitaldia izanen da. Eta haren barruan, herriko lorategi batean, 13 haritz landatuko dituzte eta plaka bat jarriko dute.

Lastailean zehar mural margotzea, hitzaldiak, Sartagudara bidaia eta literatur solasaldiak izan dira Ziordian. Ostiralean, esaterako, Jose Mari Esparzak Navarra, de la esperanza al terror liburua nola egin zuten azaldu zuen. Hura entzutera 50 pertsona elkartu ziren. Udaletik adierazi dutenez, egitarauak orain arte izandako erantzunarekin “oso pozik” daude.

Erlazionatuak