Ziordiarrek lan bikoitza hartu zuten astelehenean eta bi maiatza jaso zituzten. Aurrenekoa txipudian jaso zuten, 10:30 aldera. Hango lanak despeditu eta gero, eguerdian barga gainekoan jaso zuten maiatza. 70 ziordiarretik gora elkartu ziren han. Egitekoak eginda, herri bazkarian elkartu ziren ziordiarrak Errekakartea elkartean. 130 izan ziren mahaiaren bueltan eseri zirenak. Ateratako diru auto istripu baten ondoren Kuban erreabilitazioa egiten ari den Luisitorendako izan zen. Arrazoia zein zen jakinda, beste 40 pertsonek bazkariko txartela pagatu baina ez ziren joan. Bazkariaren antolatzaileak erantzunarekin oso pozik daudela esan digute.