1. Zer ikasi zenuen?
Iruñean batxilerra ikasi nuen, gerora Arkautin nekazaritzari eta abeltzaintzari buruzko goi mailako ziklo bat egin nuen.
2. Betidanik zaldiekin lan egin duzu?
Bai. Ez dut beste lanik ezagutzen.
3. Noiz izan zen zure lehenbiziko harremana zaldiekin?
Txikitan, afizio handia nuen eta beti laguntzen saiatzen nintzen.
4. Noiz hartu zenuen zaldiekin lan egiteko erabakia? Zergatik?
Ikasketekin bukatu eta gero erabaki nuen. Betidanik ezagutzen nuen lan bat zen, gainera etxean eginbidea jadanik eraikita zegoenez errazagoa izan zen.
5. Zertan datza zure lana?
Behorrak eta moxalak izateaz aparte, haragitarako behiak eta txekorrak ditugu. Txekorrak eta moxalak gizendu eta gero saldu egiten ditugu, ziklo osoa deitzen zaio hori.
6. Zer motatako zaldiak dituzue?
Auritz arrazakoa eta behiak Pininaika arrazakoak dira gehienak.
7. Nola kudeatzen dituzue?
Behorrak beti kanpoan daude. Apirila-maiatza aldera erditzen dute eta gerora Urbasara igotzen ditugu. Irailean herrira jaisten ditugu eta azaroan Tafalla aldera eta Agoitzera eramaten ditugu, bertan negua pasatzen dute.
8. Denbora asko eskatzen dute?
Beti egon behar da baten bat zain. Zaldiak haragitarako hazten ditugu.
9. Beraz, zuen haragia Sakanako harategietan topa dezakegu? Non bestela?
Ez. Iruñera eramaten dugu gehienbat eta bertan haiek banatzen dute, azken boladan ia gehiena Italiara eramaten ari da.
10. Zaldiekin azoketara joan zarete?
Bai, batzuetan. Gehienbat Altsasura, baina Lekunberrira ere joan gara.
11. Ogibidean etorkizun ona ikusten duzu?
Egia esan, etorkizun zaila ikusten dut. Burokrazia asko dago eta animaliek paper asko izan behar dituzte. Horrek lanbidea zailtzen du. Zerotik hasteko ogibide honekin zaila izan behar da.