Garai bateko olaztiarren eta ziordiarren arteko ospakizunak gogoratu nahian, joan den urtean Ziordiko Udalak udako solstizioko ospakizunak itur bedeinkatuan edo batuekon hasi zituen. Eta esperientzia ona izan zenez, errepikatzea erabaki dute. Hala, 18:00etan Altzania magaleko iturriaren ondoan auzatea izanen da. Handik jaitsi eta txipudira joanen dira, III. herri kirol txapelketa jokatuko baitute. Parke ederretik mugitu gabe, 21:30ean, herri afaria izanen da. Eta hura despeditzerako gaua ongi sartuta dagoenean, 22:30ean, sua piztuko dute.