Lau festa egun aurretik

Guaixe 2018ko ira. 6a, 10:13

Atzo arratsaldean hasi ziren Ziordiko festak. Udalak emandako diruarekin, Errekakartea elkartea arduratzen da Ziordiko festen antolaketaz. Horretarako sei kideko festa batzordea osatzen dute urtero. Aurten honakoek osatzen dute seikotea: Irati Flores, Maider Martin, Itsasne Mendinueta, Alain Perkaz, Edurne Otxoa eta Vicente Ruz. Haiek dira egitaraua prestatzeaz aparte ospakizunei hasiera zeinek emanen dien proposatzen dutenak. Aurten Ziordian kirola sustatzen egindako lanagatik eta herriari bizia emateagatik, festen hasierako etxajua pizteko ohorea Jose Ramon Ramirez Perezek izan zuen.

Etxajuaren ondoren joan den urtean jaiotako ziordiarrei zapia jarri zieten. Bederatzi haurri jarri zieten ttattarra lepoan: Lizar Arregi Mendizabal, Dylan Sanchez Gonzalez, Christian Sanchez Enache, Xune Perkaz Cid, Ibai San Vicente Fernandez, Marc Urretabizkaia, Pozueta, Danel Lafuente Ruiz de Luzuriaga, Antxon Azpiroz Arakama eta Suhar Flores Ojer.

Erlazionatuak