Dona Maria kaleko lanak, eta beste txikiagoak

Guaixe 2018ko abe. 26a, 10:16
Dona Maria kaleko lanak.

Ziordiko Udalak 347.000 euro kudeatuko ditu. Hori da 2018ko aurrekontuan dagoen kopurua.

Dona Maria kaleko goiko parteko lana da udal kontuetan aurreikusitako inbertsiorik handiena: 212.000 euro. Baina badira gehiago. Patxi Bengoetxea alkateak azaldu digunez, Eginorako bidea, Arbara, konpondu egin dute 5.000 eurorekin. Uholdeen eraginez sortutako kalteak konpontzeko Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza izan dute horretarako, 2.800 euro. Bestetik, herri-lurretako larre batean itxitura jarri da, eta horretarako 17.000 euro bideratu. Landa Garapen Departamentuak emandako 9.000 euroko diru-laguntzarekin egin da lan hori.

Azkenik, Bargan pago landarea ugari zegoen, oso itxia, eta bakandu egin da. Horretara 14.600 euro bideratu ditu Ziordiko Udala Nafarroako Gobernuaren 6.000 euroko diru-laguntzarekin. Atera den materiala egur gisa saldu da, udalarendako diru-sarrera bihurtuz. Beste diru sarrera bat Eginoko haitzaren azpian, harrobiaren mendebaldera dagoen Basoitxiko pinudiko 3 baso aprobetxamendu saldu zituen udalak. 140.000 euroko balioa zuten baso aprobetxamenduak 162.000 eurotan saldu zituen udalak.

Erlazionatuak