Udako solstizioa elkarrekin ospatzen dute olaztiarrek eta ziordiarrek Altzania magaleko itur bedeinkatuan edo Batuekon. Hura gogorarazteko hara joko dute domekan, 18:00etan. Udalak ziordiarrei auzatea eskainiko die ziordiarrei iturriaren ondoan. Hura despedituta herrira jaitsiko dira eta zuzenean Txipudi parkera joko dute. 21:30ean herri-afaria izanen da eta jatekoak despeditu dituztenean, 22:30ak aldera, su handi bat piztuko dute.