Frontoia teilaturik gabe

Guaixe 2019ko uzt. 29a, 11:05

Berritzeko lanak egiten ari dira; teiladura egoera txarrean zegoen eta itajurak zituen.

Ziordiko Udalak Toki Eder frontoiko teilatuko egitura agerian dago azken asteetan. Egoera txarrean zegoen teilatua, itajurak eta guzti, eta hura berritzeko lanak egiten ari dira. Construcciones Lacunza enpresako langileak teilatuko egitura barrutik kentzen hasi ziren. Amiantoa dela eta, espezializatutako enpresa bat arduratu zen teilatuko fibrozementuzko (uralita) xaflak kentzeaz. Haien ordezkoak jarri bitartean, egitura agerian dago. Lanak baliatuko dituzte LED argiak jartzeko. Egungo lanparak aldatzeak argindar kontsumoa % 52,5 murriztea ekarriko du. Zaharberritze lanak agorrileko bigarren erdialdean despeditzea aurreikusten dute udaletxean.

Erlazionatuak