Apustu etxeak kanpora! lelopean apustuaren inguruko arazoak landuko dituen topaketa antolatu dute Ziordian biharko. Herrietan zabaldu diren apustu-etxeak, tabernetan eta jatetxeetan dauden apustu-makinak, on-line apustuak, ludopatiak, tratamenduak, adinak, zaintzak eta beste landuko dituzte. Prebentziotik salaketara bitarteko eremua aztertuko dute. Topaketan gaiarekin interesa duten talde, elkarte, erakunde zein norbanakoek parte hartu dezakete.
Egitaraua 10:00etan abiatuko da Paula Jauregi, Igor Meltxor eta Jon Anton hizlari izanen dituen mahai-inguruarekin. 11:00etan, berriz, herrietako esperientzien berri emanen dituzte, eta, horrekin batera, haien kezkak, galderak, ekarpenak. Eguerdian ordu erdiko atsedenaldia eginen dute eta 12:30ean taldeka ekintza proposamenak landuko dituzte. 13:30ean taldeka landutakoa komunean jartzeko garaia izanen da hitz(b)orobilean. Bazkariarekin despedituko da topaketa.