Ihoteak-Inauteriak 2020

Herri-ihoteak ospatuko dituzte

Guaixe 2020ko otsailaren 14a

Mozorrotuak zortzikoa dantzatzen.

Bihar iluntzean izanen da.

Ziordiko kultur batzordeak bultzatuta herri ihoteak berreskuratu zituzten joan den urtean. Zomorroak, Pezkinak eta Artzainak bueltan izanen dira larunbatean. 18:45ean hitzordua jarri dute gaztetxean. Handik herrian barnako kalejira abiatuko da, 19:00etan. Hura plazan despedituko dute. Han, 20:00etan, zortzikoa dantzatuko dute. Afaltzeko ogitartekoak izanen dira. Txartelak Etxaleku tabernan izanen dira salgai. 

Erlazionatuak