Gorka Izagirre Insausti

"Guretzako egun hauek ez dira batere errazak izaten ari"

Maider Betelu Ganboa 2020ko mar. 6a, 14:19

Aurreko astean Emirerri Batuetako UAE Tourra jokatu zen. Bertan ari zen lehiatzen Ziordian bizi den Gorka Izagirre ormaiztegiarra (Astana). Antolakuntzak proba bertan behera uztea erabaki zuen, koronabirus kasu batzuk tarteko, eta hoteletik atera gabe, probak pasatzen egon behar izan zuten txirrindulariek. Probak negatibo eman zuten eta astelehenean itzuli zen Izagirre Ziordira. Asteartean egin genuen elkarrizketa.